Argazkilaritza Maiatzean 2023: "Lotsaren exodoa", Rober Astorgano-ren erakusketa

Eibar 2023(e)ko maiatzaren 5(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • Argazkilaritza Maiatzean 2023: "Lotsaren exodoa", Rober Astorgano-ren erakusketa

Migrazioa mundu guztian gertatzen den prozesu arrunta da. Prozesu migratzaileak bata bestearen atzetik gertatu dira gizakiaren historian zehar eta gaur egun ezagutzen dugun mundua egituratu dute. Urtero milaka eta milaka lagun irteten dira euren jatorrizko herrialdeetatik bizitza hobe baten bila. Gehienek mugak zeharkatu egin behar izan dituzte beren bizitza salbatzeko. 2011ko martxoan hasitako Siriako gerra dela-eta, eta Afrikako eta Erdi Ekialdeko arazoak handitu izanaren ondorioz, XXI. mendeko hasiera milioika laguni eragiten dien mundu mailako krisi itzelarengatik pasatuko da historiara. 2015etik hona Europan errefuxiatuen fluxu-maila handienak gertatu dira, eta Bigarren Mundu Gerratik hona giza krisi humanitario handiena bilakatu da.
Europar Batasunak mugak ixteko bere alferrikako obsesioan, zeharkaldi gero eta arriskutsuagoak egitera kondenatu ditu izutik ihesi bizitza duin baten bila abiatzen diren errefuxiatuak. Pertsona horiek era askotariko osasun- eta biolentzia-arazoak jasan behar izan dituzte, bai igarotze-bidaian eta baita harerra-herrialdeetan, non jende-pilaketak, gosea, oinarrizko premien falta ohikoak bihurtu diren.

Mediterraneo eta Egeo itsasoak zeharkatzea  munduko migrazio-ibilbide hilgarriena bilakatu da eta, bitartean, badirudi nazioarteko komunitateak beste alde batera begiratzen duela. Argazki-erakusketa honen bitartez, Rober Astorgano argazkilari errioxarrak bere esperientzia aurkezten digu, aipatutako krisi humanitario izugarri hau dokumentatuz eta Idomeni, Atenas, Lesboseko uhartea edo Serbia eta Kroaziaren arteko muga bezalako lekuetan bizi izan den muturreko egoera jakitera emanez.

*asteartetik igandera, 18:30 - 20:30

eibar.eus/

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko maiatzaren 5(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 09:00-21:30. Larunbatetan: 10:00-13:30 eta 16:00-21:00. Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-21:00
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Portalea

Non

Euskadi, auzolana