Dantzaren Hilabetea 2023 Donostian

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko apirilaren 29(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • Dantzaren Hilabetea 2023 Donostian

2023ko edizio honetan, Dantza Hilabetean Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) antolatutako jarduera eta ekitaldi guztiak aurkeztu dituzte:

1.- XXV. DANTZA ESKOLEN ERAKUSTALDIA LEIDOR ANTZOKIAN (Tolosa), martxoaren 19an, igandea, 147 dantzari eta 13 eskolek parte hartu zuten.

2.- XV. DANTZA KALEAN Alderdi Ederreko lorategietan apirilaren 29an, larunbata, 17: 00etan. APDGko 21 bazkideko 13 eskolek eta estilo garaikideko, jazzeko, neoklasikoko, klasikoko, urbano, aurredantzako eta street jazzeko piezak interpretatuko dituzten 281 dantzarik hartuko dute parte.

3.- XXV Kontxako Baranda; Apirilaren 30ean, gizeko 11.00etatik 11:30era Txikien Barra egingo da Nautiko klubetik Cafe de la Concharaino eta 11: 50etik 12:20ra Ertainen Barra leku berean. Bukatzeko, Nagusien Barra egingo da 12:45etik 13:30era egingo da Nautiko klubetik Antiguoko tunela arte. Guztira,31 irakasleen 1476 ikaslek parte hartuko dute Gipuzkoako (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hondarrribia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa) eta Bizkaiko (Ondarroa eta Lekeitio) 26 Dantza eskoletakoak.

4.- XX. DANTZA SARIA IKER RODRIGUEZ dantzariarentzat eta AUKERAN DANTZA KONPAINIARENTZAT. Sari hau maiatzaren 7an, igandea, banatuko da, 12: 00etan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan.

5-. XXVI DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO GALA. Maiatzaren 28an, igandea, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXVI. Gala ospatuko da Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Donostia Kulturarekin elkarlanean. Bi saio izango dira: lehena 12: 00etan, eta bigarrena 19: 00etan. Sarreren prezioa: 24 €, 18 € eta 10 €.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2023(e)ko apirilaren 29(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non