ABAO Txiki: "Hirira"

Bilbao 2024(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 12(e)ra
  • ABAO Txiki: "Hirira"

Josu Elberdinen egokitzapen musikala da Hirira, piano, klarinete, biolin, perkusio, korurako eta abeslari bakarlarientzat, Paul HindemithenWir bauen eine Stadt obran oinarritua.

Easo Abesbatzako haurrek sortutako opera honetan, kantuaren eta sormenezko dantzaren bidez, eta eszenografia moldakor eta ludikoak lagunduta, umeok askatasunez eraikitzen ari diren hiri imajinarioaren zirrikituak ezagutuko ditugu. Haien parte-hartzea funtsezkoa izan da sormen-prozesu osoan eta operaren alderdi guztietan (eszenografia, musika, testuak, dramaturgia, jantziak...), eta beren hiri ideala litzatekeenaren gaineko ikuspegia, balioak eta ideiak proiektu osoaren gidari eta oinarri izan dira.

Hirira ikuskizunak bizileku ditugun lekuak birpentsatzera gonbidatzen gaitu.

Adina: 8 urtetik aurrera.

Fitxa artistikoa

Musika: Paul Hindemith
Eszena zuzendaria: Mafalda Saloio
Ekoizpena: Donostiako Musika Hamabostaldia eta EASO Abesbatza
Iraupena: 55 minutu

Saioak

Maiatzak 11: 18:00
Maiatzak 12: 12:00 eta 18:00

www.abao.org

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 12(e)ra
  • OrdutegiaMaiatzak 11: 18:00 / Maiatzak 12: 12:00 eta 18:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa6 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Arriaga Antzokia

Non