Bilboko Zirkuitua 2023ren barruan.
"Esto ha venido para quedarse" POTEMKIN-EREIN
Bi emakume gogoetan, mende hasierako gizartearen gainean. Nola konpondu mezu bikoitzak, existentzialismoa eta pandemia. Poesiako eta ametsetako zer hori subjektibotasunaren zerbitzura, eta zer harreman duen bizi kondizio materialekin.
Geurea den zerbaiten bila gabiltza, menderaezina den eta poesiatik kanpo adierazi ezin den zerbaiten bila.
"El diablo moderno" KÁSPERLE TEATRO
Bizitza zuhaitza balitz, hostoak galtzen ari dena, haren zuztarrak korapilatu egingo lirateke, bihotz bat sortuz, oroitzapenez eta ase gabeko irrits eta ametsez betea. Eta aurrerantz bizi bagara ere, atzera begiratuz baino ezin dugu konprenitu bizitza.
Eta, udazken batez, deabrua agertu zen.
"Larvä" RESISTEN CÍA
Keinu bidezko antzezkizun bat, non piano-partiturak eta interpretatzaileen gorputzek izaki berri bati emango baitiote bizia, eta tristuraz beteta dagoen gizaki batekin egingo du topo. Izaki berri hori beldar bat da, eta bizitzeko gogoa berpiztuko dio gizaki horri. Eta ikusleei ere bai. Gauza berriak ezagutzeko eta maitatzeko unea.