"Cantando Bajo la Lluvia"

Bilbao 2023(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 21(e)ra
  • "Cantando Bajo la Lluvia"

Cantando Bajo la Lluvia film musikalik onenetako bat da. Hollywooden eta soinudun zinemaren hastapenetan girotuta dagoen maitasun-istorioa da. Joan den mendeko 20ko hamarkadako dotorezia formal eta estetikoaren erakusgarri da. Zinemari egindako keinuez, umorez eta sentsibilitatez betetako komedia musikala, dantza-saio ikusgarriekin.

Àngel Llàcer eta Manu Guix zuzendariek, Miryam Benedited koreografoak eta Nostromo Live ekoiztetxeak hirugarren musikala aurkeztuko dute. La Jaula de las Locas (abuztuaren 18tik irailaren 11ra Arriaga antzokian) eta La Tienda de los Horrores izan ziren aurreko komedia musikal arrakastatsuak.

Betty Comden eta Adolph Green dira umorez eta maitasunez betetako gidoiaren egileak. Komedia klasiko horrek maitasun-istorio polit batekin hunkituko du ikuslea, eta, aldi berean, iraganera eramango du, soinudun zinemaren hastapenak eta horren inguruko sekretu guztiak erakusteko. Eszena, koreografia eta abesti ikoniko eta ikusgarrien bidez kontatzen da istorioa. Ezin hobea publiko guztientzat.

 

SAIOAK

  • Maiatzak 11 - 19:30h.
  • Maiatzak 12 - 18:00h. eta 21:30h.
  • Maiatzak 13 - 18:00h. eta 21:30h.
  • Maiatzak 14 - 17:00h. eta 20:30h.
  • Maiatzak 16 - 19:30h.
  • Maiatzak 17 - 19:30h.
  • Maiatzak 18 - 19:30h.
  • Maiatzak 19 - 18:00h. eta 21:30h.
  • Maiatzak 20 - 18:00h. eta 21:30h.
  • Maiatzak 21 - 17:00h. eta 20:30h.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaÁngel Llácer eta Manu Guix
  • Data 2023(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 21(e)ra
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa20€ / 59€
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana