Angelek, 70 urte inguruko gizonezko bat, bere etxeko ez hain bakardadean, bere desioetaz, musika motaz, gorputzaz, benetako sexujoeraz disfrutatzen du.
Agurnek, adin ertaineko emakumezkoa, etxeko langilea eta lan bi uztartzera behartuta dagoena, eta Mariek, bere emaztea, urteak direla zendu zena, orainaldia eta lehenaldia, Angel bere egiari aurre egitera behartuko dute.
Bionboak protagonismoa hartzen du, gezurra eta izkutatutako egia banatzen duena izaterakoan, Angel bionboa kentzeko gai izango da edo bionboak, beti egon den lekuan egoten jarraituko du?