Beatriz Setién, David Martínez Suárez eta Sineád Spelman artisten proposamenek osatuko dute erakusketa. Maiatzaren 18tik ekainaren 15ra bitarte izango dugu ikusgai gurean. Erakusketa iraun bitarte Beatriz Setienen performancea jasoko dugu bi saio ezberdinetan: lehena, maiatzaren 28an 12:30etan, eta bigarrena, ekainaren 3an 12:30etan.
Beatriz Setién (Donosti, 1980)
Beatriz Setien artista, koreografoa eta dantzaria da. 2005ean Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta hortik Frantziara joan zen, dantzan trebatzeko eta lan egiteko. Egiten duen ibilbideak hainbat hizkuntza eta baliabiderekin lan egiteko aukera ematen dio, eta bere interes nagusiak pintura, kantua eta dantza garaikidea dira (frantziarra bereziki, Jerôme Bel por Jerôme Bel pieza ikusi zuen Artelekun 19 urte zituela eta honek bultzatu zuen 80ko eta 90eko hamarkadetako dantza frantsesaren zati handi bat deskubritzera).
Beatrizek interprete gisa lan egiten du hainbat konpainiatan, eta aipagarriena Germinal de l'Amicale de Production pieza da, nazioarteko jaialdietan, Singapurren, Yokohaman, Montrealen eta abarretan bira egin duena. Bere lanen artean honako hauek nabarmentzen dira: Sin título o ninguna lógica, a priori, determina el orígen, la naturaleza, el espesor ni la geometría (2005), Canciones para estar de acuerdo o no (2009), Beatriz canta (2010) y Bombón coreográfico (2015).
2013an, Frantzian zortzi urtez bizi ondoren, Euskal Herrira itzuli zen bizitzera. Itzuli hori etapa berri batekin bat dator, eta horren emaitza da arte eszenikoez gain testuak, marrazkiak eta beste formatu batzuk sortzea. Besteak beste, Guggenheim Bilbao, Tabakalera Donostia, La Poderosa-Fabra i Coats Barcelona, Le Vivat Armentières (FR), AZPI Donostia, ANTI Bilbao, Azkuna Zentroa Bilbao, ARTIUM Gasteiz, Le Regard du Cygne Paris eta abarretan erakutsi du bere lana.
2022an hasi zen yoga egiten Sadhana Donostian, Carlos Fidelek zuzenduta. Artista, yoguini, frantseseko eta gaztelaniazko irakaslea eta belaontziko nabigatzailea da.
David Martínez Suárez (La Hueria, 1984)
Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta master bat ere egin du bertan.
Proiektu aipagarrienak, BBVA Fundazioaren beka jaso duen Mente Salvaje, Azar y Proceso Gijongo Barjola museoan edo Inercia Gijongo Laboral arte zentruan egindakoak izango genituzke. Hainbat espaziotan ere erakusketak izan ditu, bakarka zein taldean: Bilboko Arte Ederren Museoan; Bilboko Rekalde Aretoan; Gasteizko Artium Museoan; ATM Galerian; Madrilgo Moisés Pérez de Albeniz Galerian; Bilboko Carreras Múgica Galerian; Galerie Lisi Hämmerlen, Bregenzen, besteak beste.
Lorea Alfaro, Manu Uranga eta Jon Otamendi artistekin batera, MLDJ ekimena jarri zuen abian Bilboko gune batean. Bere lana ARCO, JustMad eta ARTbo azoketan erakutsi da.
Egoitzak hainbat erakundetan egin ditu, hala nola Tabakaleran, Donostian, l Estruchen, Sabadellen, Bilbaoarte Fundazioan eta Kunsthaus Bregenzen, Austrian. 2007tik 2010era Jorge Oteizaren Calátogo Razonado de Escultura ikertzen eta argitaratzen lagundu du. Bere bideo-lanek ikus-entzunezko emanaldietan parte hartu dute, hala nola Nalón dokumentalaren proiekzioa, Day of Architecture izan zen bitartean, Flemish Architecture Instituten (VAi) FLACCren bitartez, Genk, Belgika 2007an.
Sinéad Spelman (Dublin, 1978)
Sinéad Spelman Bartzelonan bizi den artista da. Bere azken erakusketen artean daude Duo stand Rotterdamgo Arte Azokan (2023), Duo Stand ARCO Madriden (2022), Walking, Running, Falling Mallorcako L21 Galerian (2022), Shared Studios Bartzelonako Miró Fundazioan (2021), Venes etHall Bartzelonan (2020), Atlas New Yorkeko Broodthaers Elkartean, Sin Titulo Sabadelleko SIS Galerian (2019), eta Rest on the Flight Bartzelonako Suñol Fundazioan (2018). Bere lana arte azoketan erakutsi dute esaterako Wopart Luganon (Suitza), Swab Barcelona, Just Madrid, Loop Fair Barcelona, Pareidolie Marseillan eta Poppositions Bruselasen. Besteak beste, Picasso Museoan, Bartzelona, Malaga eta Helsinkiko unibertsitateetan hitzaldiak ematera gonbidatu dute. 2013an beka bat jaso zuen PEI ikasteko MACBAn. Eina, Bartzelonan eta Galwayko Irlandako Unibertsitate Nazionalean ere ikasi zuen. Bere lana Bartzelonako Arte Garaikideko Museoaren (MACBA), Kataluniako Generalitatearen, Bartzelonako udaletxearen eta bilduma pribatu askoren bildumetan dago. 2009an Halfhouse (www.halfhouse.org) sortu zuen Alberto Peralekin Bartzelonan.