ART & MUSIC 2023 Guggenheim: Elvis Perkins

Bilbao 2023(e)ko Maiatzak 19
  • ART & MUSIC 2023 Guggenheim: Elvis Perkins

ART & MUSIC 2023 egitarauaren barruan.

Elvis Perkins folk pop indieko kantautorea eta nazioarteko gitarra-jotzailea da. Haren musika-estiloa kantautore klasikoekin alderatu da; tartean, Bob Dylan, Leonard Cohen, Van Morrison edo Nick Drake, edota denboran hurbilago dauden beste batzuenarekin, hots, Jeff Buckley edo Elliott Smith.

Kontzertu honetan, Elvis Perkins bere bandarekin batera arituko da, Elvis Perkins in Dearland izenarekin; hain zuzen ere, Brigham Brough (kontrabaxua, saxofoia eta ahotsa), Wyndham Boylan-Garnett (organoa, harmoniuma, tronboia, gitarra eta ahotsa) eta Nick Kinsey (perkusioa, klarinetea, harmonika eta ahotsa) multi-instrumentalistek osatzen dute.

Elvis Perkinsek bere haurtzaroa eta nerabezaroa New York eta Los Angeles artean igaro zituen. Musikarekiko zaletasuna goiz garatu zuen, eta, horrela, saxofoia jotzen hasi zen haurra zela. Nerabezaroan, The Knack taldeko Prescott Niles baxu-jotzailearen gitarra-klaseak jaso zituen, eta hainbat rock taldetan parte hartu zuen. Garai hartan, Simon & Garfunkelen musika deskubritu zuen, eta gitarra klasikoaz eta musikaren eta poesiaren arteko konbinazioaz interesatu zen. Modu horretan, pixkanaka bere abestietan sartzen joango zen poemak idazten hasi zen.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana