"ZARRA"

Santurtzi 2023(e)ko Maiatzak 19
  • "ZARRA"

Adriana Bilbao dantza konpainiaren ZARRA lanak, bere aitona, Telmo Zarraonandia, Athleticeko jokalari ospetsua, omentzen du. Dantza, musika, argiztapena eta proiekzioen bidez, futbolari lotutako kirol elementuak uztartzen ditu lan honek, mitoa handitu zuten giza balioak nabarmenduz. Telmo errematatzaile handia zen buruz, jokalari aseezina… baina beldurtia, prestua eta apala ere bazen; zalantzatia zen; dantzatzea eta jende guztiarekin kalean gelditzea maite zuen… Hori guztia eta askoz gehiago zen ZARRAONANDIA (zaharra, ona eta handia).

Ideia, zuzendaritza eta koreografia: Adriana Bilbao Zarraonaindia. Antzezleak: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez.

 

serantes.com

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana