Franz Schubert Zikloa 2023: Ensemble Siciliano

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Maiatzak 24
  • Franz Schubert Zikloa 2023: Ensemble Siciliano

Egitaraua:

Franz Schubert
Impromptus D.960
Boskotea Amuarraina Op. 114 D.667

Julia Siciliano piano-jotzaile sarituaren berri ematerakoan, Bonn General-Anzeigerek esan zuen "sekulako sormena” duen musikaria dela. Siciliano indartsu datorren talentua da, begirune eta entzun-min handia sortzen duena munduko agertokietan. Orkestra entzutetsu eta musikaldi askotatik deitu izan diote bakarlari gisa jo dezan; berriki, esaterako, Blue Ash Montgomery Symphony Orchestratik. Piano-lehiaketa ugari irabazia da Julia, Espainian zein nazioartean. Esate baterako, sari nagusiak jaso izan ditu Heida Hermanns Nazioarteko Lehiaketan, Iowako Piano Lehiaketan, MTNA Lehiaketa Nazionalean eta Beethovenen Sonaten Lehiaketan. Ganbera-musikari gisa, Julia Cincinnattiko Orkestra Sinfonikoko ganbera-musikariekin jotzera gonbidatu izan dute, eta errezital asko eman ditu Metropolitan Operako izar Amanda Pabyan, Eric Owens eta Marina Domashenkorekin.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana