"Las guerras de nuestros antepasados"

Bilbao 2023(e)ko maiatzaren 25(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • "Las guerras de nuestros antepasados"

Miguel Delibesek 1975ean argitaratutako Las guerras de nuestros antepasados eleberriaren ildo nagusia gerren indarkeriaren aurkako aldarrikapena da. Hasi protagonistaren izenetik —«Pacífico» (Bakezalea)— eta lanaren amaiera izugarriraino, Valladolideko egileak gerrari uko egin eta bakearen eta indarkeriarik ezaren alde egiten du liburuaren orrialdeetan zehar, bizitzarako bide gisa.

Eduardo Galánen moldaketa honek agerian jartzen ditu Pacífico Perezen izaera konplexua, boteretsuekiko menpekotasuna eta, azkenik, etsipen ia frantziskotarra, «Abue»-k, «Bisa»-k eta «Padre»-k kontatzen zizkioten gerrei buruzko inguruko istorioek sehaskatik bertatik haren oroimenean grabatutako patuaren aurrean. Lanak eleberriaren jatorrizko eskema errespetatzen du, hau da, Pacíficok espetxeko psikiatrarekin izandako zazpi elkarrizketena. Horietan askatasun osoz eta Gaztelako landaguneko hizkerarik aberatsenarekin hitz egingo du, jatorrizko egileak irizpide oso onarekin erabaki bezala. Carmelo Gómez aktoreak (Leongo herri batekoa jaiotzez) Galánekin lan egin zuen testuaren azken bertsioa «orrazteko».

 

Taldea

  • Antzerkirako moldaketa: Eduardo Galán
  • Zuzendaritza: Claudio Tolcachir
  • Antzezleak: Carmelo Gómez, Miguel Hermoso
  • Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
  • Eszenografia: Monica Boromello
  • Produktorea: Jesús Cimarro
  • Produkzioa: Pentación, Secuencia 3

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPentación, Secuencia 3
  • Data 2023(e)ko maiatzaren 25(e)tik 2023(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • Ordutegia19:30 (maiatzak 25 eta 26) eta 19:00 (maiatzak 27 eta 28)
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa13€ / 25€
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana