Zinemagileen arteko elkarrizketak 2022-2023: Aitor Arregi + Jon Garaño + Jose Mari Goenaga

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Maiatzak 26
  • Zinemagileen arteko elkarrizketak 2022-2023: Aitor Arregi + Jon Garaño + Jose Mari Goenaga

Koldo Mitxelena Kulturuneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultur zentroak, Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) eta Z365 eremuarekin (Donostia Zinemaldiaren urte osoko jaialdia) batera antolatuta, hiriko zinemazaleei eta zinema ikasleei zuzendutako «Zinemagileen arteko elkarrizketak» ikastaroaren bigarren edizioa abiaraziko du.

Ikastaroaren helburua da proiektu zinematografiko baten garapena osatzen duten lanbide tradizionalak ezagutaraztea, ikuspegi teknikoenak zinemagilearen ikuspegiekin modu organikoan uztartuz. Hori dela eta, ikastaroak bederatzi saio izango ditu bigarren edizioan, azarotik maiatzera, eta bi zinemagileren eta diziplina desberdinetako kolaboratzaileen arteko elkarrizketa forma hartuko du: gidoia, aktoreen zuzendaritza, muntaia, artea eta ekoizpena.  

Hitzaldiak KM Kulturuneko Areto Nagusian egingo dira, arratsaldeko 19:00etan.

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana