MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "BilakATXe"

Muskiz 2023(e)ko Maiatzak 27
  • MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "BilakATXe"
  • MusEkintza Jaialdia 2022/2023: "BilakATXe"

MusEkintza 2022/2023 jaialdiaren barruan.

Burdinolen funtzionamendua oinarritzat hartuz Atx Teatroak burdinaren bere bertsio poetikoa elkarbanatuko du publikoarekin. Uraren indarra, suaren magia eta materialen eraldaketaren poetika. Urpeko eszenak, sua, txinpartak, musika metalikoa, opera eta antzerkia. Proposamen artistiko honek Antzerki konpainiaren hainbat ikuskizunetako zatiak hartzen ditu eta burdinolarekin nahasten ditu, espazioan ez ezik, gaian ere bai.

Burdinolaren gela bakoitzean eszena diferenteak ikusiko ditugu, ikatza, ura, sua eta eraldaketa ikatzaren gelan pertsonaia aztoragarriak egingo digu harrera. Hauspoen gelan sirena batek uraren edertasunaz eta indarrez egingo digu berba. Mailuaren gelan suaren beroa eta erotismoa dantzari baten eskutik dator. Eta sutegian eraldaketaren magiak besarkatuko gaitu operaren doinuak lagunduta.

Museora bisita esperientzia berezia izango da ikuskizunak dituen ezaugarriekin.

Lau aktore, tenor bat, pole dancer bat eta lau musikari.

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 629271516 telefonora deituta

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana