Goxua'n Salsa taldea 2020ko urtarrilean sortu zen Iruñean, kulturen arteko lotura berriak bilatu eta saltsa eta musika latinoa euskaraz eginez. Orkestra kolonbiar-nafarrak 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan New Yorken, Kolonbian eta Puerto Ricon egiten zen saltsa klasikoa interpretatzen du, baina letretan ukitu berritzaile bat emanez; izan ere, genero horretan orain arte sekula ez bezala, euskaraz abesten baitute. Joan den urriaren 28an argitaratu zuten estudioko lehen albuma, 9 abestirekin. Horien artean, saltsa klasikoan, beste genero batzuen bertsio handiak eta gai propioak daude, euskaraz eta gaztelaniaz.