Maiatzaren 31tik ekainaren 14ra Antonio Mª Labaien Kultur Etxean aurtengo CIMASUBera aurkeztutako argazki onenen erakusketa egongo da zabalik. 10: 00-13: 00 eta 15: 30-19: 30eko ordutegian. Asteburuetan: 17: 00-20: 00. 5, 7 eta 10ean 11: 00-13: 30ean jarriko da ikusgai (El Triangulo) kalean.* Une jakinetan aretoa beste jarduera batzuekin okupatuta egon daiteke.
Erakusketa bakoitzean mundu osoko itsaspe ezberdinetan bizi diren espezie harrigarri eta erakargarrienak modu bitxietan ikustera garraiatuko gaituzten 24 argazki handitze ikusteko aukera izango dugu.Naturaren edertasuna eta honekiko gizakiaren bidegabekeria elkarrekin ikusteko aukera emango digutenak.
Mundu osotik aurkeztu diren ia 300 argazkietatik 24 hoberenak erakutsiko ditugu eta hauen artean azpimarratzekoak dira edizio honetako garaileak, Luc Rooman (Belgika), Martin Broen (Estatu Batuak), Tom Shesinger (Israel), Plamena Mileva (Bulgaria), Aldo Gustavo Galante (Argentina), Iñaki Alcalde (Gipuzkoa).