"Getxoko izen handiak: Bingen Amezaga"

Getxo 2023(e)ko Maiatzak 31
  • "Getxoko izen handiak: Bingen Amezaga"

Datorren asteazkenean, maiatzak 31, ‘Getxoko izen handiak’ dokumental-saileko film berri bat proiektatuko da Romo Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera, oraingo honetan Bigen Amezaga idazle eta itzultzaile euskaldun-venezuelarrari eskainia. Getxoko Udalak udalerriarekin lotura estua duten kulturako izen nabarmenak omentzeko antolatutako zikloaren hirugarren filma da hau.

"Getxoko Izen Handiak" saileko hirugarren dokumentalean Bingen Amezaga idazle eta itzultzaile euskaldun-venezuelarraren bizitza eta obra ezagutuko ditugu.

Dokumentalaren proiekzioa

  • Lekua: RKEko areto nagusia
  • Ordutegia: 19:00

Sarrera dohainik, edukiera bete arte.

 

BINGEN AMEZAGA

1901ean Algortan jaioa, Amezaga Hezkuntza ministro izan zen lehen Eusko Jaurlaritzan eta gerra zibilean Euskaditik alde egin behar izan zuen. Erbestean, Oscar Wilde, Shakespeare, Goethe, Juan Ramón Jiménez eta Plinio idazleen lanak itzuli zituen, besteak beste. Euskaltzain urgazlea izan zen eta Euskal Ikasketen Institutu Amerikarreko kide.

 

getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana