SPOILER: V. Mundu Gerra eta VI. Karlistadako Donostian ez dago turistarik. Honekin lasaitzen bazarete, gutxirekin konformatzen zaretelaren seinale. Bestela ere, baditugu gargantua pandemia, saripeko-ehiztariak, Froilan bat eta Xenobotak. Are gehiago, Piraten Abordaia oraindik ospatzen ari da (aldaketa batzuekin, jakina). Kike Infamek eta Sr. Verdek berriro harrapatu dute Leire Riscal eta bere adiskideen abenturen “jaibusa”, eta, hala, adimen fin batekin eta pop kulturaz blai, edozein fikziotan gehien gorroto dudana irauliko dute, hau da, topiko lokalistak. Jende horrek haratago begiratzen du, eta bere saga barrokoak harritzeko gaitasunari eusten dio. Bisitatuko nuke nik ba, Igeldoko base sekretu hori...
Josemi Beltrán
Donostiako Beldurrezko Astearen zuzendaria
Erakusketaren harira, ekainaren 1ean Kike Infame eta Señor Verdek dinamizatutako mahai-ingurua eta kontzertua izango dira.