Robert Treviñok itxiko du Denboraldi hau, zeina, gizakiaren zokorik ilunenetatik igaro ondoren, azkenean ospakizun bikain batekin amaituko den. Chopinek Pianorako 2. kontzertua konposatu zuen, berak jotzeko biretan; bel canto italiarra du inspirazio nagusi lan horrek. Sorkuntza kementsua da, gazte-kutsukoa, eta pianojole bizi-bizien, hala nola Yulianna Avdeevaren, dohainik onenak ustiatzen ditu; hala, Avdeeva gure denboraldira itzuli da, duela urtebete eskas Euskadiko Orkestrarekin debuta egin ondoren. Eta hasi bezala amaituko dugu: Xostakovitxen musikarekin. Zortzigarren Sinfonia tragiko eta izugarria ez bezala, hemen entzungo dugun 15. Sinfonia askatasunez eta baikortasunez betetako pieza da. Konpositorearen azken sinfonia izan zen, Stalin jada ez zegoenean idatzia, eta Xostakovitxek bere bizitzaren eta eraginen atzerabegirako bat egin zuen bertan nolabait, Wagner eta Rossiniren obren zatiak ez ezik, eta Xostakovitxen beraren aurreko musikaren zatiak ere hartuz.
F. Chopin
Pianorako 2. Kontzertua [32']
D. Xostakovitx
15. Sinfonia [42']
Robert Treviño
Zuzendaria
Yulianna Avdeeva
DATA ETA LEKUA