Lagunekin Kantari 2023: Maialen Errotabehere

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Ekainak 2
  • Lagunekin Kantari 2023: Maialen Errotabehere

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten, IZBE (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturaren arteko lankidetzari esker, taldean kantatzeko ohitura, galtzen ari zena, berreskuratu nahian, eta, bide batez, auzoan euskal giroa bizkortu nahian, euskaldunak euskaldunekin jarduera ludiko baten bidez harremanetan jarrita. Larrotxene Kultur Etxean eskaintzen den Intxaurrondo Kantuz kantu-ikastaroa osatzeko antolatzen den ekitaldia da.

Lagunekin Kantari programaren azken kontzertuan Maialen Errotabehere izango dugu. Lehen zatian bere emanaldi propioa eskainiko dute eta amaitzeko kantuzaleekin batera ezagunak diren hainbat kantu konpartituko dira ikusleekin batera.

Programazio osoa: Lagunekin Kantari.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana