Uztailaren 3an Zornotzatik abiatuko da Tourraren 3. etapa. Egun handia izango da zornotzarrentzat, mundua herrira begira egongo da, kirol ikuskizunik garrantzitsuenak ematen duenaren zain. Hala, Amorebieta-Etxanoko Udalak programazio berezia antolatu du egun horretarako herriko talde eta eragileekin, kirola kulturarekin eta aisiarekin uztartuz.
Honakoa da egitaraua:
- 11:30-13:30. Umeentzako ekintzak. Zelaieta parkean
- 11:30. Triki Piu Pand trikitilariak. Gernika plazan eta Zezilia Gallartzagoitian.
- 12:30etik aurrera. Amorebieta-Etxano Bayonne etapa ikusi ahal izateko pantaila eta txosna Sociedad Ciclista Amorebieta taldearen eskutik. Zelaieta parkean.
- 13:30. Zornotza Kantuz egitasmoa Elaia, Coral Zornotza, Andra Mari, Xuxurlariak eta Abeskimu herriko koroekin. Euskal Herria plazan, Luis Urrengoetxean eta Harrison plazan.
- 16:00. Kaleko musika Urban Cross Music taldearekin. Zezilia Gallartzagoitian, Sabino Aranan eta Urbano Larruzean.
- 17:00-19:00. Umeentzako ekintzak. Zelaieta parkean.
- 17:00. Zornotzako Musika Bandaren emanaldia. Zezilia Gallartzagoitian, Sabino Aranan eta Urbano Larruzean.
- 17:30. Udazken txistu taldea eta Udabarri dantza taldea. Andra Mari plazan, Gernika plazan eta San Juan kalean.
- 18:30. Zea Mays eta Bulego taldeen kontzertuak eta txosnak Urgozo txirrindulari taldearen eta Sociedad Ciclista Amorebietaren eskutik. Zubiondo plazan.