(bertan behera) "El rey tuerto"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Ekainak 3
  • (bertan behera) "El rey tuerto"

Lidiak eta Sandrak, denbora luzea daramate elkar ikusi gabe eta beren bikotekideak ezagutzeko afari bat antolatzea erabaki dute. David, istiluen aurkako polizia bat da. Eta Ignacio berriz, manifestazio batean gomazko bola baten ondorioz begi bat galdu zuen dokumentalista sozial bat. Hori guztia presente dagoen politikari baten diskurtsoek girotuta.

Horrela hasiko da konbentzimenduen hauskortasunari, rol sozialen izaerari eta egiaren bilaketari buruzko komedia garratza hau. Errege begibakarrak adierazpen-eskubidearen, gizarte-kontrolaren, etikaren eta moralaren arteko bidegurutzean kokatu nahi gaitu indarraren neurrigabeko erabileran.

Egilea: Marc Crehuet. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Interpreteak: Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga, Ion Barbarin. Eszenografia diseinua: Fernando Bernués. Jantzien diseinu eta gauzatzea: Ana Turrillas. Argien diseinu eta gauzatzea: David Bernués (Acrónica Producciones). Ekoizpena: Ane Antoñanzas.

Oharra

Lan honen euskarazko bertsioa ekainaren 1ean eta 2an antzeztuko da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana