"Los planes de Dios"

Bilbao 2023(e)ko ekainaren 3(e)tik 2023(e)ko ekainaren 4(e)ra
  • "Los planes de Dios"

Los planes de Dios lana konfinamenduan sortu zen, garai hartan, besteak beste, honako kontzeptu hauek lantzen baitziren: gaixotasuna; bakardadea; hitzen, mugimenduaren, musikaren eta ikus-entzunezkoaren bidezko sexualitatea edo maitasuna. Isolamenduaren iluntasunetik itsutzen duten argi autoritarioak dituen gizartera hurbiltzeko bidaia.

  • Zuzendaritza, testua eta interpretazioa: José Andrés López
  • Soinu-artista: Carlos Gorbe (Tiananmen)
  • Ikus-artista: Virginia Rota
  • Artista plastikoa: Llé Godoy
  • Sormen-laguntzailea: Román Mendez de Hevia
  • Mugimendu-laguntzailea: Silvi Mannequeen
  • Argiak: Antiel Jiménez, Jorge Colomer
  • Ekoizpena: Udazkeneko Festibala

Viviseccionados konpainia 2015. urtean sortu zen Jose Andrés Lópezen dramaturgia, zuzendaritza eta interpretaziotik abiatuta. Sormen kolektiboetan aritu zen diziplina guztietako artistekin, gerora, bere ikerketa-bide propioa hartzeko. Hala, lanak estreinatu zituen, besteak beste, Udazkeneko Festibalean edo Echegaray Faktorian. Aintzatespenen artean azpimarratzekoak dira Madrilgo Sortzaile Gazteak saria, Teatro Autor Exprés SGAE saria eta Escènia sari publikoa. Lópezek bere lanak Cántico argitaletxean, Ediciones Invasoras izenekoan eta SGAE fundazioan argitaratu ditu. Halaber, azpimarragarria da dramaturgo modura beste konpainia batzuetan egindako lana, hala nola Cinco lobitos edo SER lanak. Azkenekoa Espainiako Antzokian ikusi ahal izan zen.

La Fundición

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaViviseccionados
  • Data 2023(e)ko ekainaren 3(e)tik 2023(e)ko ekainaren 4(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa7 / 14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana