BJC - Bilbaina Jazz Club: JESPER BODILSEN TRIO & MADS MATHIAS

Bilbao 2023(e)ko Ekainak 6
  • BJC - Bilbaina Jazz Club: JESPER BODILSEN TRIO & MADS MATHIAS

Danimarkatik dator Eskandinaviako agertoki bikaineko talderik indartsuenetako bat: Jesper Bodilsen baxu-jotzailearen hirukotea. Laukote gisa dator, ordea, Mads Mathias saxofoi-jotzaile eta kantaria batu zaie eta. Kantari eta konpositore hori, hainbat musika-tresna jotzen dituena, izar bat da Danimarkan, eta musikazaleen bihotzak bereganatu ditu karismaz eta nortasunez betetako interpretazioekin. Crooner tradizioari jarraitzen dio haren estiloak, eta jazz-kantari handiak ditu inspirazio-iturri, hala nola Nat King Cole, Frank Sinatra eta Harry Connick Jr.

Laukoteak Mads Mathiasen beraren eta Jesper Bodilsen kontrabaxu-jotzailearen hainbat diskotako musika interpretatuko du. Jesper Bodilsenek zuzentzen duen hirukoteak oinarri aparta eta sendoa du, Bodilsen bera Martin Andersen bateria-jotzaile ezagunarekin elkartu izanaren ondorioz. Eta, oinarri horren gainean, Steen Rasmussen piano-jotzailea aritzen da. Ibilbide luzeko musikaria da; Eskandinaviako pop- eta jazz-abeslarien laguntzaile aritu da eta brasildar-musikako bere proiektuak egin ditu Leo Minax eta Josefine Cronholm musikariekin, besteak beste. Arriagak, beraz, lau talentu handi hartuko ditu.

  • Saxo altua eta ahotsa: Mads Mathias.
  • Pianoa eta teklatuak: Steen Rasmussen.
  • Bateria: Martin Andersen.
  • Kontrabaxua: Jesper Bodilsen.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana