Kantu eta Hitza 2023 zikloaren barruan.
Hemen Berriro (2023) Sara Azurza abeslari eta konpositorearen lehen lan luzea da. Albuma bizitzaren ziklo emozionalari buruzkoa da, eta ziklo horren barruko emozioak eta sentimenduak ditu hizpide. Pop-a eta soul-a nagusi badira ere estilo ezberdinak tartekatzen dira lan honetan, hala nola Funky-a eta elektronika.
Emanaldi ezberdina eta berezia, beraz, abeslari donostiarrak eta bere taldeak ekainaren 8an Iruñean eskainiko dutena.