Bilboko Liburu Azoka 2023: Kazetaritza eta literaturari buruzko Noemi Sabugal eta Txani Rodriguezen hitzaldia

Bilbao 2023(e)ko Ekainak 9
  • Bilboko Liburu Azoka 2023: Kazetaritza eta literaturari buruzko Noemi Sabugal eta Txani Rodriguezen hitzaldia

Bilboko 2023ko Liburu Azokaren egitarauaren barruan.

NOEMI SABUGAL ETA TXANI RODRIGUEZ IDAZLEEK KAZETARITZAZ ETA LITERATURAZ HITZ EGINGO DUTE

Noemí Sabugal idazlea eta kazetaria da. Honako eleberri hauek argitaratu ditu: “El asesinato de Sócrates”, Fernando Quiñones Sariko finalista geratu zena eta Budapesteko Lehen Nobelako Europako XI. Jaialdian Espainia ordezkatzeko hautatua; “Al acecho”, Felipe Trigo Elebrri Saria irabazi zuen lana eta “Una chica sin suerte”. Azken hau hainbat antalogiatan argitaratutako kontakizunen egilea da, hala nola “Retrofuturismos” eta “Wollstonecraft”. 2005ean Francisco de Cossío Gaztela eta Leongo Kazetaritza Saria lortu zuen, prentsa modalitatean.

Txani Rodriguez (Laudio, 1977). Kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. ‘Lo que será de nosotros’ (2008), ‘Agosto’ (2013) eta ‘Si quieres, puedes quedarte aquí’ (2016) eleberriak argitaratu ditu. ‘El corazón de los aviones’ (2006) kontakizun-liburua eta hainbat komiki argitaratu ditu, besteak beste, 'La carrera del sol’ (2008). Azken hori, gainera, hainbat hizkuntzatara itzulia. Radio Euskadiko ‘Pompas de Papel’ programako taldeko kide da, eta hainbat komunikabidetan parte hartzen du, besteak beste, El Correo egunkariaren ‘Territorios’ kultura-gehigarrian. Sormen-idazketako irakaslea da Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonèsen eta ALEA Literatur Elkartean.

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana