"Eclipse Total"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Ekainak 9
  • "Eclipse Total"

Haizea hotza da ustekabean eta zerua iluntzen hasten da. Txakurrek ulu egiten dute eta erleak pilatu egiten dira eta erlauntzen sarrera blokeatzen. Txoriek nahastuta egiten dute hegan. Denbora gelditu egiten da. Isiltasuna. Iluntasuna. Dena etenda... zer gertatuko den jakin gabe... amaierarik gabeko gau honetan betiko egon gintezkeelako sentsazioarekin... Baina segundo batzuk geroago, edo minutu, edo agian urte, belaunaldi edo milurteko batzuk geroago, eguna bueltan da. Zirrara sakon batek hartzen gaitu eta gertaera ulertezin baten lekuko izatearen pribilegioa sentitzen dugu. Amaiera posible baten entsegu orokorrean parte hartu dugu.

Errituala umorez bustitzen duen proposamena, transzendentala eta egunerokoa nahasten dituena, eta intimotik eta pertsonaletik arlo sozialerantz abiatzen dena. Neurrigabetasunari egindako kantua. Bizitza erlatibizatzen saiatzen den ariketa eszenikoa, kontzientzia handiagoz bizi dezagun gizadiaren historia osoan gure existentziak suposatzen duen une ñimiño hori. 

  • Antzezleak: Àlex Cantó eta Jesús Muñoz.
  • Argiztapen diseinua: Marc Gonzalo (AII).
  • Soinu-diseinua: Adolfo García.
  • Espazio eszenikoa eta jantziak: Pont Flotant.
  • Aholkulari artistikoa: Fermín Jiménez.
  • Eszenografia: Los Reyes del Mambo.
  • Diseinu grafikoa: Joan Collado.
  • Makineria eta zuzendaritza: Yolanda García eta Santi Montón.
  • Teknikariak: Juan Serra, Javi Vega eta Josep Ferrer.
  • Koordinazio teknikoa: Juan Serra.
  • Argazkiak: Nerea Coll.
  • Promozio bideoa: Nacho Carrascosa.
  • Banaketa: Inma Expósito eta Rafa Jordán. Pro21 Cultural.

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana