"Trash!"

Zizur Mayor/Zizur Nagusia 2023(e)ko Ekainak 10
  • "Trash!"

Trash! ikuskizun bizia eta energetikoa da, perkusioaren, mugimenduaren eta umorearen bidez birziklatzeko aukerei buruzkoa. Zaborra birziklatzeko zentro batean garatzen da, eta lau langile irudimentsuk erabilera berriak ematen dizkiete bertara iristen diren mota guztietako hondakinei, gure gizartearen gehiegizko kontsumismoari buruz gogoeta eginaraziz.

Butano-bonbonak, aterkiak, pilotak, erreminta-kaxak, bozinak, zabor-poltsak, langile horien eskuetan erortzen den edozein elementu, irudimenez eta umorez beteriko musika-zenbaki ikusgarri bihurtzen dira.

Kontuz! Bere talentu zoroa kutsakorra da.

Yllanak bere hogeita hamar urteak ospatzen ditu Töthem taldearekin elkartuz, talde hau Mayumana eta Toompakeko kide ohiek osatzen dutelarik. Horrela, ikuskizunaren erritmoa eta zentzua batzen dira hitzik gabeko komedia honetan.

Zuzendaritza: Yllana
Zuzendaritza artistikoa: David Ottone
Antzezleak: Bruno Alves, Frank Rodríguez, Gorka González, Miguel Ángel Pareja
Musika: Töthem company
Argiztapena: Lola Barroso
Iraupena: 80'


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaYllana eta Tothem
  • Data 2023(e)ko Ekainak 10
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZizur Nagusiko Kultur Etxea
    Erreniega Parkea, 25
    Zizur Mayor/Zizur Nagusia
  • Zenbatekoa12€
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana