"Arrastoa-Impronta", Marijo Lojo Escalanteren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko ekainaren 13(e)tik 2023(e)ko uztailaren 16(e)ra
  • "Arrastoa-Impronta", Marijo Lojo Escalanteren erakusketa

Marijo Lojo Escalante diziplina anitz lantzen dituen artista autodidakta da. Txiki-txikitatik, eta bizitza osoan zehar, kolorea eta pintzelak izan dira adierazpide onena harentzat. Duela bederatzi urte arte plastikoetan profesionalki aritzea erabaki zuen, eta, aldi berean, kultura-kudeaketan jardun da, Inspirarte elkarte soziokulturaletik Arabarako kultura-proiektuak sortzen eta garatzen.

Bere proiektuetan  arazo sozialei ikusgaitasuna ematen saiatzen da artea eta kultura baliatuz, eta banakako eta taldeko erakusketetan diziplina ezberdinetako artistak parte hartzera gonbidatzen ditu, hala nola arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen alorrekoak. Ilustrazioa eta liburuen azalen diseinua ere lantzen ditu.

Pintura-erakusketa honek hogeita hamabost lan biltzen ditu, erdiak ia inoiz erakutsi gabeak, eta denak berariaz aukeratu dira ATARIA interpretazio zentrorako. "Arrastoa" titulua Lojorekin identifikatzen da erabat; izan ere, Lojok bere burua ikusten du lanetan, eta aukeratutako lanek oso ondo definitzen dutelakoan dago.

Marijo Lojo Escalantek erraz ezagut daitekeen estiloa du, oso ezaugarri pertsonalak baititu. Aurpegiak, begiradak, eskuak, intsektuak, hegaztiak, anfibioak..., hori guztia kolorez betetako hondo abstraktu eta onirikoen gainean. Erakusketan teknika mistoa, olioak eta akrilikoak baliatuz egindako esku-hartzeak daude, tamaina ertain eta txikikoak, hainbat euskarritan, hala nola oholtxoak, mihiseak, kristalak eta jantziak. Artista honek gustuko du eguneroko bizitzako edo iraganeko piezak edo objektuak ikertzea eta horietan esku hartzea, eta artelan bihurtzea.

Sortzailea: Marijo Lojo Escalante


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana