"EUSPOT"

Aretxabaleta 2023(e)ko Ekainak 15
  • "EUSPOT"

EUSPOT 2023

Euskarazko spot lehiaketako sari banaketa ekitaldia

Ekainak 15, eguena – 19:00 – Zaraia aretoa

Aurten aurkeztutako lanak honako puntu hauetan oinarritu dira:

Gaia: Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!

Egin beharreko lana: Telebista konbentzionaletan edo sare sozialetan zabaltzeko ikus-entzunezko iragarkia, gehienez 30 segundoko iraupenarekin.

Testuingurua: Oso teknifikatuta dagoen gizarte batean bizi gara, non erronkak gero eta konplexuagoak eta globalagoak diren. Pandemiarekin ikusi den bezala, erronkei aurre egiteko zientziaren beharra dugu inoiz baino gehiago. Gaur egungo munduren konplexutasunei aurre egiteko pertsona guztiek hainbat trebetasun izan behar dituzte, disziplina aniztasunetik eta sormenetik abiatuta. Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikako (STEAM) hezkuntza eta prestakuntza sustatuz, oro har gizartearen gaitasun zientifikoa hobetu nahi dugu. Gazteak ahalduntzea bilatzen da, gure gizartearen erronkei modu arduratsuan aurre egiten jakin dezaten, eta, aldi berean, etorkizuneko zientzialari eta ikertzaile belaunaldiak trebatzen ditugu.

Ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=1F8xxygvs5c&t=9s

 

aretxabaleta.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko Ekainak 15
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Zaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Zaraia Aretoa

Non

Euskadi, auzolana