2.000 urtean sortua eta Silvia Márquez Chulillaren zuzendaritza artistikoarekin, La Tempestad Espainiako interpretazio historizistaren esparruko erreferentziazko taldeetako bat da. Kritikak La Tempestad taldeari egotzitako adierazkortasunak eta lilurak antzinako musikako areto eta jaialdi nagusietara eraman ditu.
Nuria Espertek bizitza osoa darama aktore, eszena-zuzendari edo kultura-kudeatzaile gisa lanean proiektu batetik bestera, eta, horren ondorioz, mundu mailako eszenako figura handienetako bat dela aitortuta dago. Ibilbide horretan hainbat sari eman dizkiote.
Silvia Márquez Chulilla unean uneko interpreterik moldakor eta aktiboenetako bat da. 1996an Juventudes Musicalesen Lehiaketan Lehenengo Saria lortu zuen, Klabe eta Organo espezialitateetan, eta ondoren sari horri nazio eta nazioarte mailako hainbat aitortza jarraitu zioten. 2014ko eta 2017ko GEMA Sarietan Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuen.
Egitaraua
Arcangelo Corelli (1653-1713)
Concerto grosso nº 8 in Sol minore, fatto per la notte di Natale
Vivace-Grave; Allegro; Adagio-Allegro-Adagio; Vivace; Allegro; Pastorale
Antonio Vivaldi (1678-1741) Lau urtaroak
11 Cimento dell'Armonia e de l’inventione, Op. 8 {1723-1725)
Sonetoa UDABERRIA: Allegro - Largo - Allegro
Sonetoa UDA: Allegro - Adagio - Presto
Sonetoa UDAZKENA: Allegro - Adagio - Allegro
Sonetoa NEGUA: Allegro - Largo - Allegro
Michel-Charles Le Cène editoreak (Amsterdam, 1725) argitaratutako sonetoak.
Nuria Esperten egokitzapena