1300eko ekainaren 15ean Bilboko hiribildua sortzeko hiri-gutuna sinatu zen, eta urtero-urtero gogoratzen da hori aire zabalean ospakizunak antolatuz. Hiriko espazio garrantzitsu askok ohiz kanpoko itxura izaten dute Gau Zuriari esker. Proposamenen artean daude musika, arte eszenikoak, literatura eta argi- zein soinu-ikuskizun deigarriak.
Programa aberats horri esker, hiritik ibiltzerakoan tokiko zein nazioarteko artisten artelanez gozatu ahal izango dugu.