Malen Agirre artista oiartzuarra mundu digital eta artisau-munduaren artean dabil. Estanpazio diseinatzaile gisa egiten du lana eta diseinatzaile lana bere beste pasioa den pinturarekin tartekatzen du. Koloretik hasita hizkuntza estetiko baten etengabeko bilaketan dabil artelanak sortzen.