Leizarra Musika Eskola Banda 2009an sortu zen. Lehenengo musikariek 10 eta 14 urte bitartean zituzten, beraz, talde txikia zela esaten zen. Urteak igaro ahala, ikasleak hazi egin ziren, eta beste talde handiago bat osatzeko beharra ikusi zen. Beraz, herriko musikariekin harremanetan jarri ziren eta Leizarra Musika Eskola Banda sortu zen, banda txikia ere mantenduz.
Taldearen lehen kontzertua Aretxabaletan izan zen, 2012an, "7x7 – Kultura kalean" kultur ekimenean. Hortik aurrera, urtero parte hartu dute jarduera honetan eta beste kontzertu batzuk ere eman dituzte herrian. Bilboko, Errenteriako eta Alegria-Dulantziko jaialdietan jo dute. 2016an E-musik jaialdian parte hartu zuen, Caudete, Letonia, Alemania eta Suitzako talde eta orkestrekin batera
Pandemian zehar, musikariek lan egin zuten eta bideo muntaketa batzuk egin zituzten herritarrei emanaldi bat eskaintzeko. Egindako lana grabatu eta musika eskolako sare sozialetara igo zen.
Bandak 25 kide ditu une honetan, eta zuzendaria Jon López da. Kontzertu guztietan jotzen dute euskal konpositore edo musikari baten lanen bat.
Oraingoan eskaintzen diguten kontzertua abesti ezagunetan oinarritua dago, euskaldunak zein atzerrikoak, eta hurrengo egitaraua jarraituko du: