2023ko San Pedro eta San Martzial jaietako egitaraua.
Hainbat artista izango dira hirian ekainaren 16tik 28ra Irungo hainbat lekutan izango diren kontzertuak ematen, hala nola David Bustamante, Prok, Huntza edo La Zowi.
Bertako talentuek eta artista eta talde ospetsuek osatzen dute musika-programazioa. Ekainaren 16an hasiko da, San Juan plazan, David Bustamante kantariaren kontzertu batekin (22:30). Asteburu horretan, baina larunbatean, hilak 17, Urdanibia plazan, 22:30ean, En Tol Sarmiento (ETS) taldearen txanda izango da, gazteen partaidetzazko aurrekontuen bidez gazteentzako kontzertuak antolatzeko egindako eskaerari erantzuteko.
Ekainaren 23an (ostirala), gaueko 12etan, San Martzial jaien lehen egun ofizialarekin bat eginez, Neomak taldearen txanda izango da. Talde euskaldun horrek zazpi emakumeren ahotsak biltzen ditu, eta beren musika-proposamenean trikitixa- eta pandero-melodiak eta dantza asko eskainiko dute. Kontzertua Urdanibia plazan izango da. Eta hor izango da, halaber, larunbatean, ekainak 24 (24:00), Huntza taldearen kontzertua. "Aldapan Gora" kanta da talde horren arrakastetako bat, eta hamarkada batean birak eginez ibili ondoren, iragarri dute 2024an amaituko dutela ibilbidea.
Eta bikain amaitzeko, hilaren 28an (asteazkena), 22:30ean. RAK$ CLUB, "Vuelo Nº 14" saioarekin. Hiri-musika onena bilduko da Urdanibian, hainbat artista izango baitira bertan, hala nola Prok, La Zowi, Klandestina, Unai Muguruza eta Suso; eta 23:30ean, hitzordu klasikoa San Juanen Jamaica Show orkestrarekin. Musika-programazioa osatzeko, beste musika emanaldi ohikoago batzuk ere izango dira programan, hala nola diskofesta, ekainaren 30ean, San Martzial egunean.
Nabarmendu behar da ezen, parte hartzeko prozesuan hautatze-prozesua amaitu delarik, Zarata eta Ankerra bertako taldeak izan direla irabazleak. Udalaren web orrian aukeratzeko epea amaituta, jakinarazten da 2703 bizilagunek parte hartu zutela prozesuan eta 3284 boto eman zirela. Zarata, 716 botorekin, eta Ankerra, 500ekin, izan dira jendearen gogokoenak, prozesuan aurkeztu ziren zazpi talderen artean. Zarata izango da Neomak taldearen teloneroa hilaren 23an, 22:30ean. eta Ankerra, Huntzarena, hilaren 24an, 22:30ean.
Entitateek txosnak eskatzeko prozesua amaituta, jakinarazten da 2023an Emakumea eta Zinea Kultur Elkartea, Hazia Kultur Elkartea, Elatzeta Kultur Elkartea eta Irungo Ekologisteen Elkartea izan direla aukeratuak.