"Agurea, urpekaria eta itsasoa" (kale antzerkia)

Aretxabaleta 2023(e)ko Ekainak 18
  • "Agurea, urpekaria eta itsasoa" (kale antzerkia)

Itsasoak elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute. 

Ulises Agureak, urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objetu hauei bigarren bizitza bat ematen. 

Felix Urpekaria, itsasoko erronka zentzugabeenak gauzatzeagatik ezaguna da sare sozialetan eta ez da mugikorraren pantailatik haratago ikusteko gai.

Ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura, familia osoarentzat eta umorez josia. Bigarren aukerei, itsasorako hondakin-isurketei eta adingabeek sare sozialetan duten esposizio arriskutsuari buruzko istorioa da.

Funtsean, gizatiarragoak izateko ikuskizuna.

  • Antzezleak: Aroa Blanco, Iñaki Aguinaga, Álex Antúnez.
  • Dramaturgia eta eszena-zuzendaritza: Izpiñe Soto – Hortzmuga Teatroa.
  • Zuzendari-laguntzailea: Mar García Serrano– Hortzmuga Teatroa.
  • Gorputz- eta mugimendu-zuzendaritza: Mar García Serrano – Hortzmuga Teatroa.
  • Soinu-mundua: Ibon Aguirre.
  • Musika-konposizioa: Nerea Alberdi.
  • Jantziak: Iban López.
  • Eszenografia: Iñaki Ziarrusta eta Hortzmuga Teatroa.
  • Atrezzoa: Naiara Beistegui eta Galder Antón Martínez.
  • Maskarak eta txotxongiloak: Iñaki Aguinaga – Hortzmuga Teatroa.
  • Euskaratzailea eta hizkuntzaren aholkularia: Nerea Lorente – Hortzmuga Teatroa.
  • Ekoizpena: Raúl Cancelo – Hortzmuga Teatroa.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaHortzmuga Teatroa
  • Data 2023(e)ko Ekainak 18
  • Ordutegia19:00
  • LekuaHerriko Plaza
    Aretxabaleta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana