LAGO artifiziorik gabeko ikuskizuna da. Komiko bat alfonbra baten gainean, foku baten azpian eta aurrez aurre mikrofono bat duela. Stand-up klasiko hutsa. Askatasun, egia eta biluztasunez zerbitzatutako komedia benetakoa, formatuaren muina bilatzen duena. Eta, jakina, One man Show ikono baten sinadura eta esperientzia. Beharrezko lanbide baten aldarrikapena, Richard Prior, Jerry Seindfeld, Eddy Murphy edo Ricky Gervais bezalako talentu paregabeei omenaldi bat.