Musikaren Eguna 2023 kontzertuak: Bengo + Sua

Ondarroa 2023(e)ko Ekainak 21
  • Musikaren Eguna 2023 kontzertuak: Bengo + Sua
  • Musikaren Eguna 2023 kontzertuak: Bengo + Sua

Urtero ekainaren 21ean ospatzen den Europako Musika Egunarekin bat egingo du Musika Bulegoak aurten ere. Horretarako, Musikaren Eguna 2023 kontzertua antolatu du erakundeak.

Ekainaren 21ean burutuko den Musikaren Eguna 2023 kontzertua Ondarroako Beikozini aretoan ospatuko da eta Bego eta Sua taldeak arituko dira. Kontzertu honetarako sarrera doakoa izango da. 

Musikaren Eguna Kontzertuaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta iaz berdintasuna ardatz izan zen moduan, aurtengo kontzertuaren xedea, talentu berriak potentziatu eta musikari berriei ikusgarritasuna ematea da. Gainera, doako sarrera izango du kontzertuak, aipatu bezala, kulturaren irisgarritasun libre baten alde egiteko.

Egun horretan, aretoko ateak 19:30etan irekiko dira eta ordu erdi beranduago, 20:00etan, hasiko da Bengo artistaren kontzertua. Oiartzungo musikari hau Hip-hop kulturaren baitan dagoen artista da. Break dantzaria eta abeslaria da eta musika munduan sei-zazpi urte daramatzan arren, lehen diska 2021ean argitaratu zuen, euskaraz grabatutako 4 Taupada izeneko albuma. Aurten, Bizirik izeneko diska berria kaleratu du.

Ondoren, Sua taldearen parada izango da. 2018an eratutako lau kideko talde bizkaitarra da. Gaztea Irratiko maketa lehiaketaren irabazleak izan ziren, urte bete baino gutxiagoko ibilbidearekin. Estilo propioa eta irmoa uztartzen digute. Gai lasai eta sakonenetatik hasi eta geldirik egotea aukera bat ez den intentsitate handienetaraino mugitzen dira.

Urtero Musikaren Eguna Euskal Herriko probintzia eta herri ezberdinetan ospatzen da lurraldetasunaren oreka bermatzeko eta eduki kulturala hiri handietatik haratago eskaini ahal izateko.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Ekainak 21
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Beikozini
    Iparragirre, 10
    Ondarroa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Beikozini

Non

Euskadi, auzolana