KANTU ETA HITZA 2023: BALERDI BALERDI

Pamplona/Iruña 2023(e)ko Ekainak 22
  • KANTU ETA HITZA 2023: BALERDI BALERDI

Kantu eta Hitza 2023 zikloaren barruan.

Nafar talde beteranoak Udaberri alua (2023) bere azken lana aurkeztuko du, binilo formatuan argitaratutako single-a. Udaberri alua eta Azken kanta abestiek osatzen dute lana eta, formatu digitalean, beste bi eman dituzte argitara: Gurpilen antzera eta Bizi bedi rock’n’rolla.

Taldearen ibilbidean landu duten rock anitza, power-pop estiloa oinarri hartuta, folk, rythm-and-blues eta country ukituekin agertuko zaigu berriz ere kanta berri hauetan. Halaber, kanta berrien hitzek ikuspegi berezitik garatzen dute denboraren kontzientziaren gaia, aurreko lanean Galtzen ikasteko metodoa (2017) nagusitzen zena.

  • Toño Muro: ahots nagusia eta kitarra
  • Sergio Ibarrola: bateria eta ahotsak
  • Petti: kitarra nagusia eta ahotsak
  • Anxel Iraola: baxua

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Ekainak 22
  • Ordutegia20:00
  • LekuaO-ko Ama Birjinaren Plaza

    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana