San Pedro eta San Martzial Jaiak 2023: Neomak

Irun 2023(e)ko Ekainak 23
  • San Pedro eta San Martzial Jaiak 2023: Neomak

2023ko San Pedro eta San Martzial jaietako egitaraua.

7 emakumeren ahotsak, sorginkeriaz betetako doinuak, pandero eta dantzak. Tradiziotik edaten duen proposamena, baina irakurketa moderno eta taularatze berritzailean. Txikitandik musikan jardun duten zazpi emakume, aurrez Kepa Junkerarekin "Sorginak" izenpean jardunak, orain proiektu berrian.

Taldearen izen bera (Neomak) aukeratu du taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz "ilargi berriak" esan nahi duen hitza. Zazpi emakume gazte, bizitza osoan trikiti munduan sustraituta egon - Kepa Junkerarekin sorginak bezala elkar ezagutu eta munduko txoko ezberdinetako oholtzetan arituak- baina gaur egungo musika berriagoetatik edan dutenak dira taldekideak. Bien arteko uztartze berezi bat egin eta proiektu tradizional bezain berritzaile bat sortu dute, soinu organikoak teknologia berriekin naturaltasunez nahastuz. Aske, nahi dutena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dute, entzulea dantzan jartzeko asmoz. 2022ko martxoan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatu eta Alejandro "Jimbo" Páezek produzituriko lanean, "Ilargi berriak" eta "Hamen" aurrerapen kantuek arrakasta izugarria izan dute, udaberri eta udan kontzertu mordoa eskaintzeko aukera emanez, taula gainak eta beheak dantzan jarriz. 

Gaztetxotan hasita, trikitixa txapelketetan aurkari, nahiz bikote gisa plazara salto egin, eta gerora Kepa Junkerarekin sei bat urtez hara-hona iblitako zazpi Sorginak gara. Etenaldi baten ostean, suaren garrak irauten duela ohartu eta, ilusio handiz, proiektu berri bat jarri dugu martxan: NEOMAK.

Gure sustraien haria eten gabe, baina eraberrituta, NEOMAK hitzak dioen gisan, "ilargi berriak" eskaintzera gatoz.

NEOMAK orain arte ezarritakoarekin haustera dator, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta zuen barrenak astintzera gatozen zazpi emakume gazte gara. Gure lehen diskoa izango denaren aurrerapen kanta honekin, kontzertu soil bat ez ezik, ikuskizun osatu bat eta zentzumen guztiak dantzan jarriko dituen esperientzia bereizgarri batekin gatoz.

NEOMAK taldeko partaideak: Amets Ormaetxea Ezpeleta (Arrasate), Leire Etxezarreta Learreta (Arrasate), Irati Gutierrez Artetxe (Arrasate), Garazi Otaegi Lasarte (Asteasu), Maria Lasa Hilario (Zizurkil), Alaitz Eskudero Unanue (Deba) eta Eneritz Aulestia Mutiozabal (Zarautz).

irun.org

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Ekainak 23
  • Ordutegia23:59
  • LekuaUrdanibia plaza
    Irun
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana