Benito Lertxundi: "Ospakizun gauean" (Gasteiz)

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Ekainak 24
  • Benito Lertxundi: "Ospakizun gauean" (Gasteiz)

Ospakizun gauean Benito Lertxundiren azken lana da, eta autoekoiztutako lehena. Hamar abestik osatzen dute bilduma eta sena azaleratu dadin desikasi beharrari eta menderatutako herri baten espiritu askatzaileari dei egiten diote, Fernando Pessoa poetaren eta Jorge Bucay idazlearen imajinarioan murgiltzen gaituzten bitartean.

Azken disko honen aurkezpen-bira bertan behera utzi behar izan zuen Benito Lertxundik, baina orain bueltan da indarberrituta, eta bere abestirik ezagunenak eta azkenaldian landu dituen kanta berriak aurkezten jarraitzeko gogotsu.

  • Iraupena: 70 minutu
  • Zuzenekoan honako musikariez lagunduta egongo da:
  • Pianoa: Juantxo Zeberio
  • Gitarra eta bouzoukia: Angel Unzu
  • Bateria: David Gorospe
  • Baxua: Amaiur Cajaraville
  • Gitarra akustikoa eta elektrikoa: Gurutz Bikuña
  • Biolina: Xabier Zeberio
  • Bioloncello eta akordeoia: Pello Ramirez
  • Koroak: Intza Unanue
  • Koroak, arpa eta teklatua: Olatz Zugasti

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana