MusEkintza 2022/2023 jaialdiaren barruan.
2009an egin zen aurrenekoz Ez da kasualitatea bertso saioa. Berdintasun teknikari batek bertso saio feminista bat antolatzeko eskatuta elkartu ziren zenbait bertsolari, gai-jartzaile eta musikari; ustez, saio bakarrerako idean.
Geroztik, ehundaka Ez da kasualitatea egin dira Euskal Herriko plazetan, hamarnaka emakume bertsolarik kantatu dute haietan eta erreferentziazko emanaldi bilakatu dira bertsozale, bertsolari eta gai-jartzaile feministen artean.
Ez da kasualitatea bat-bateko bertso saio musikatua da. Gitarra, biolin zein saxo-doinuen gainean inprobisatzen dute bertsolariek gai-jartzaileak proposaturiko gaiei buruz. Saioak ez-mixtoak dira: lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira beti. Umorea, jolasa, gogoeta, bertsolari feministen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 944651657 telefonora deituta