Musikagela Fest IV hiriko musikarien jaialdia da eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. Hitzordua ekainaren 24an izango da SaguesekoTomas Alba plazan eta eguerdi eta arratsalde-gau orduetan egingo da.
Lehenengo edizioa 2018an egin zen, Loiolako Erriberako Oroimenaren Lorategian, eta bigarrena, 2019an, Amara Zaharreko Easo plazan. Pandemiaren ondorioz bi urtetan ezin egin izan ondoren, jaialdi ibiltaria indaberrituta itzuli zen. Tamalez, euriaren ondorioz ezin izan zen kalean egin eta arrakastarekin eraman zen Intxaurrondo Kultur Etxera. Aurten Gros auzoko zabalgune ezagunenera itzuliko da jaialdia eta udari ongi etorria musika onarekin eman nahi zaio.
Laugarren edizio honetako kartela 9 emanaldik osatzen dute. Urtean zehar Musikagela zerbitzuak kudeatzen dituen lokaletan entseatu edo kontzertu-zikloetan parte hartu duten 8 tokiko taldeez gain, rock & blues munduan ezaguna den Travellin´ Brothers talde gonbidatua bertan izango da.
Jaialdia Dkluba kontzertu-zirkuituaren baitan antolatzen da eta Musikagela osatzen duten edo zerbitzuan parte hartu duten musika-proiektuak babesteko eta ikusarazteko helburua du. Donostia Kulturak 2005az geroztik eskaintzen duen udal-zerbitzuak Egian eta Intxaurrondon entsegu-lokalak kudeatu eta kontzertu-zikloak, ikastaroak, tailerrak, master class-ak, mailegu-materiala (zuzenekoa eta grabazioa), aholkularitza eta ekimenak antolatzen ditu hiriko musika-jarduera bultzatzen eta dinamizatzen laguntzeko.
Donostia Kulturak tokiko talentu musikalaren lagin bat erakutsi nahi du, hiriko taldeei jaialdi batean parte hartzeko aukera eskainiz, kalitatezko eszenatoki batean eta aire zabalean beste hainbat bandekin joaz. Zerbitzuko taldeentzat entsegu-lokaletatik haratago ikusgarritasuna lortu eta bertako musika eszenan proiektatzeko aukera paregabea da. Jaialdiak bat egiten du ekainaren 21ean ospatuko den Musikaren Europako Eguneko ekitaldiekin.
Eguneko jaialdia da eta bi zatitan banatuko da: lehen zatian eta aperitif Convöi, Monday Lup, Ane Leux y 3zur arituko dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
Bigarren zatiari arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da ondorengo talde hauekin: Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko ea Travellin´ Brothers.
Euria edo eguraldi baldintza desegokiak izanez gero, jaialdia Intxaurrondo Kultur Etxera eramango litzateke berriro, kultur etxeen sarearen egokitzeko gaitasunaren adibide. Izan ere, herritarrengandik hurbilen dauden zentroak direnez, haien interesekiko eta beharrekiko beste ikuspegi bat eskaintzen dute,
ORDUTEGIAK ETA HURRENKERA
EGUERDIKO KONTZERTUAK
ARRATSALDEKO KONTZERTUAK
CONVÖI
2019aren hasieran Iñigo Higuera eta Jorge Garagorri donostiarrek Polaroideko kide izan zirenentzat etapa berri bat irekiko zuen proiektu berria jarri zuten abian. Melodi itsaskorren, sinteen eta oinarri elektrikoen aldeko apustua eginez. 2020an, Iwan Leibar, Polaroid taldeko kide ohia ere perkusioarekin gehitu zitzaien. Jorge Garagorri (ahotsa eta gitarra), Iñigo Higuera (baxua), Iwan Leibar (bateria).
https://www.instagram.com/convoidonosti/
https://open.spotify.com/artist/4Lsm92HFMUxpd7D3xVVh7V
3ZUR
Pop-rocka euskaraz jotzen duen hirukotea. Eskarmentu handiko musikariak: Iñigo (Mal de Muchos, Tirri-Tarra), Aitor (Brigada Slam eta The Brutal) eta Borja (Lauroba eta Rock Kam Broom). Bi diska plazaratu dituzte Band-camp-en: Oinharria (2020ko azaroan) eta Olioa eta ura (2022ko maiatzean).
https://www.instagram.com/3zurtaldea/
https://www.youtube.com/@3zurtaldea819
MONDAY LUP
Funka, diskoa eta rocka uztartzen dituen donostiar talde gaztea. Monday Lup dira Irene Navarro, Danilo Longo, Jon Ortuzar eta Pello Arriola..
https://www.instagram.com/mondaylup/
MUARE
Maddi Gerriko Fariñas eta Eli Beraza Sorarrain dira Muare. Koban taldean egin zuten topo eta zerbait pertsonalagoa sortu nahian hasi zuten proiektu berri hau duela bi urte. Atmosfera elektronikoan bildutako pop-folk melodikoa egiten dute, sintetizagailu, erritmo kutxa, looper eta ahotsekin sorkuntza eta bilaketa prozesuan. Egunerokotasuneko hausnarketa eta emozioei lekua egiten die abestiek, intimitatetik eta babesetik interpretatuak eta modu abstraktuan kontatuak. Gune erosotik ateratzeko apostua nabaria da, esperimentazioa bide delarik.
Eli Beraza Sorarrain: Ahotsa, moog, nord eta teklatua.
Maddi Gerriko Fariñas: Ahotsa, looperra, erritmo kutxa.
https://www.instagram.com/muaremusika/
https://www.youtube.com/watch?v=k3iZ0QERiao
ANE LEUX
Ane Leuxen intimitatetik sortzen diren abesti, zirriborro eta melodia bilduma. Biko formatu honetan zehar labur eta xume bidaiatzen dutenak, Yeyo Rodriguez Vittaren bateriarekin batera (Dos).
https://open.spotify.com/artist/0p8vZguHujLU6IwdQOkyfS
https://www.instagram.com/aneleux/
https://www.youtube.com/watch?v=ue70qLueV2M
TRITONES
Donostiar rock hirukoa bere EP berria aurkezteko bira osatzen ari da. A por ti izenarekin, 5 abesti berri aurkitu ditzakegu bertan. Lan berriak izaera zuzen eta sendoagoa du, konposatzeko erabili duten modu irekiagoaren ondorioz eta kritika onak jaso ditu. Bere soinuan Los Zigarros, Deltonos, edota M-Clan bezalako taldeen erreferentziak aurkitu ditzakegu. Gainera, taldeak, Kokeineko kantaria den Zaloa Urainen ahotsaren laguntza izan du bi abestitan.
https://open.spotify.com/album/5urcIgAk4ff9eUy2Ct7UdL
TONY MONTANA & PAVLYUCHENKO
Gros auzoko bikote donostiar honen atzean Tony Medina (gitarra eta koruak) eta Pablo Fernandez (ahotsa) daude. Euren errepertorioa Los Bracco taldearen abestietan oinarrituta dago.
https://www.youtube.com/watch?v=zQ3nigRvTCs
COSMICAR
Radiocasterren errautsetatik berpizten den Donostiako rock taldea: David Tellaeche (ahotsa), Iñigo Ordóñez (bateria), Lander Tamés (gitarra), Mikel Izaskun (baxua).
TRAVELLIN’ BROTHERS
2015eko European Blues Challengeko irabazleak (Europako talderik onena), hamazortzi urte, hamar disko eta mila kontzertu baino gehiagoren ondorean, Travellin 'Brothers Europako Blues eszenako talderik errespetatuenetakotzat jotzen da.
15 herrialde baino gehiagotan birak egin ondoren, Txinara lehen aldiz egindako bisita barne, Coming Home disko berria eta hamargarrena aurkeztu dute. Mikel Azpirozek Mamusik Studion (Donostia) nahastu eta masterizatuta, Mikel Azpiroz, Alain Sancho eta Aitor Cañibanok ekoitzi dute.
https://www.facebook.com/travellinbrothershttps://www.instagram.com/travellin_brothers/
https://open.spotify.com/album/0QedUIdHZrrX7MgHcd37WK?si=JqCDJIGhROGiRjK7pScu9Q
Informazio gehiago: kulturekintza@donostia.eus 943 48 38 40