Nobela autobiografikoan oinarritutako filma. Bertan, lehen polizia eta gero idazle bihurtutako Roger Bornichek bere ibilbide osoan aurre egin behar izan zion kasurik ospetsuena kontatzen du: Émile Buissonen jazarpena. 1940ko hamarkadako kriminal ezagun bat zen bera, hogeita hamar hilketa ingururen eta ehun lapurreta baino gehiagoren egilea. Hemen Alain Delon da Borniche, beste poliziak ez bezalakoa, armarik ez daramana eta delitugileek ere errespetatzen dutena. Buisson, berriz, Jean-Louis Trintignant da.