Jorge Oteizaren "NIRE EMAZTEAREN ERRETRATUA" obraren erakusketa

Egüés 2023(e)ko azaroaren 30(e)tik 2024(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Jorge Oteizaren "NIRE EMAZTEAREN ERRETRATUA" obraren erakusketa
  • Jorge Oteizaren "NIRE EMAZTEAREN ERRETRATUA" obraren erakusketa
  • Jorge Oteizaren "NIRE EMAZTEAREN ERRETRATUA" obraren erakusketa

Oteiza Museoak Nire emaztearen erretratua obra aurkeztuko du,  Jorge Oteizak 1947an egindakoa

Oteizaren heriotzaren 20. urteurrenari lotutako jardueren baitan Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera antolatutako erakusketa biribiltzen du obra horrek. 

Oteiza Museoak Jorge Oteizak egindako Nire emaztearen erretratua obra erakutsiko du, artistaren ekoizpen artistikoaren pieza nagusienetako bat den horren presentzia ardatz duen erakusketa baten barruan. Erakusketa 2023ko azaroaren 30etik 2024ko ekainaren 23ra bitartean egongo da ikusgai Oteiza Museoko bigarren solairuan. Bilboko Arte Ederren Museoaren lankidetzari esker mailegatu ahal izan da obra aldi baterako, proiektuaren erakunde laguntzailea baita.

Jorge Oteizak 1947an sortu zuen Nire emaztearen erretratua lana, Buenos Airesen, Latinoamerika utzi eta Bilbora bueltatu baino urtebete lehenago. Itziar Carreñoren erretratu hori urte askoz egon zen Argentinan. Oteizak bere ibilbidean zehar zizelkatu zituen erretratuen (figuratiboak zein abstraktuak) multzo zabalaren bustorik garrantzitsuenetako bat da, eta artelanaren izaera erreferentziala nabarmentzen du.

Eskulturaren espazio-izaeran sakontzea izan zen garai horretako lanen funtsezko kezka; kasu honetan, Oteizak gorputz eskultorikoaren dinamismoa eta proiekzioa jorratzeko erabili zuen erregistro bikoitzean agertzen da. Alde batetik, piezaren aurrealdeak lerro sintetikoz osatutako adierazpen isil bat erakusten du, denboraz kanpoko estatismoa duen eskultura esentzialista batena. Bestetik, eskulturaren gorputzaren beste atalek oso formaltasun arin eta dinamikoa dute, eta horri esker, artistak aukera izan zuen bere proiektu estetikoa zehazten duen lengoaia berriaren aukera espazialetan sakontzeko.

Mikroerakusketa honetan dago orain obra hori, Oteiza Museoan. Bilboko Arte Ederren Museoko bildumatik etorri da, Oteizak 1953an egindako Itziarren erretratua lanarekin batera, zeinak keinu adierazgarriagoak baititu. Hainbat argazki-dokumentuk borobiltzen dute instalazioa, Santiago Urangaren pintura-lanaren erreferentziarekin batera: Oteiza bera ageri da bertan, emaztearen erretratuaren alboan, eta Oteiza Museoaren bildumaren parte da.

Azkenik, Xabier Salaberriak diseinatutako erakusketak Itziar Carreño eta Jorge Oteiza berriz elkartzen ditu sinbolikoki, Oteizaren heriotzaren 20. urteurrenean. Erakusketak, “Obra gonbidatua” programaren parte da eta  amaiera ematen die urtean zehar urteurrena dela eta antolatu diren jarduerei, hala nola Interestratos/Estratuarteak (Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz eta Marina González Guerreiro) eta Frisoa (Xabier Salaberria) erakusketak, baita In perspective/20 Oteiza (La Faktoria) eta Messa di Voce (Fátima Miranda) programak ere.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko azaroaren 30(e)tik 2024(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • OrdutegiaMuseoaren ordutegia
  • Lekua Jorge Oteiza Fundazio Museoa
    C/ de la Cuesta, 24. Alzuza
    Egüés
  • Zenbatekoa3 / 6 € (ostiraletan doan jaiegunetan izan ezik)
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Jorge Oteiza Fundazio Museoa

Non