Malagako talde hau flamenko-soinuak musika elektronikoarekin batzeko apustu arriskutsutik jaio zen, eta estilo propioa sortu zuen, Chambao estiloa, alegia. Taldeak hondartzan eguzkitik eta haizetik babesteko jartzen diren estalkiei zor die izena. Hasieran, hirukote gisa sortu zen, María del Mar Rodríguez, “La Mari”, Eduardo Casaña, “Edi” eta Danik osatuta. Elkarrekin Chambaoren zortzi kantu jaso zituen “Flamenco Chill” izeneko disko bikoitzean parte hartu zuten 2003an. 2003an bertan, “Endorfinas en la mente” izeneko bakarkako lehen diskoa argitaratu zuten. 2005ean, Danik taldea utzia zuela, beste album bat argitaratu zuten “Pokito a poko” izenburupean. 2006an diskorik behinena plazaratu zuten: “Caminando 2001-2006”. Lanak bere abesti aipagarrienak 2 CDtan biltzen ditu; baita DVD bat ere, Chambaok grabatutako kontzertu onena eta hainbat bideoklip barruan zituena. 2007aren amaieran “Con otro aire” izeneko laugarren estudio-albuma argitaratu zuten. 2012an, taldearen izaerari eusten dion “Chambao” kaleratu zuten; irudimenaz, sustrai garaikideez eta muturreko sentsibilitateaz landutako hegoaldeko eta Mediterraneoko musiken nahasketa.