Kontzertu honen izenburua 'Centro Europa' da. Gune honek leku pribilegiatua hartzen du musika-sorkuntzaren historiari dagokionez.
Oraingo honetan, eskualde zabal eta emankor horren sorkuntza artistikoaren aniztasuna entzungo dugu. XIX. mendearen bukaerako Pragatik abiatuz, 30eko hamarkadako komedia musikalik ospetsuenetik jarraituz, Wagnerren estiloko obertura batetik igaroz, Dvorak-en balsez gozatuz, Kugelsburgeko gaztelu eta kondairak aurkituz eta mendi alpestreetan kontzertua burutuz.
Gasteizko Udal Musika Bandak emango duen seigarren kontzertua izango da hau, 'Musika Aire Zabalean' zikloaren barruan.
EGITARAUA
Zuzendaria: Iker Olazabal.
Ziklo hau maiatzetik urrira bitartean egiten da, kalean bertan eta publikoarekin harreman zuzenean.