Kultura plazara! jaialdiaren barne.
Kokito bueltatu da! Soinu-bandarekin! Oraingoan, zerbait garrantzitsua galdu du baina ez daki ondo azaltzen zer den. Eskerrak India izeneko neska batek bidai dibertigarri eta adoretsu honetan Kokito lagunduko duen galdutako hori bilatzen. Bidean aurkituko dituzten oztopoak gainditzea lortuko dute gure protagonistek?
Zuzeneko musika, barreak, pertsonaia desberdinak eta ekintza pilo bat keinu-antzerkiaren erakustaldi honetan.