Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak

Baiona 2023(e)ko Uztailak 12
  • Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak

Seaskako Euskara Mintegia eta talde pedagogikoa Euskara ikasgaiko programazioa berrikusteko prozesu betean aritu dira azken bi urteotan. Birpentsatze- eta gogoetatze-prozesu horretan euskara, euskal literatura eta euskal kultura irakasteko bideak hainbat ikuspegitatik berritzeko helburuari heldu diote: euskal literaturaren zein euskalduntasunaren imajinarioak berrasmatzeko edo birpentsatzeko bideak jorratzea, euskal literaturaren ibilbide historikoa birdefinitzeko katebegi berrietan begirada jartzea (ahozko kultura, kolektibo azpiratuak edo zapalduak, Ipar Euskal Herriko begirada...), ezagutza soziolinguistikoak zein dinamika soziolinguistikoak lantzea, euskal literatura edota kultura lantzeko prozedura pedagogiko berrietan arakatzea (hitz gorpuztuaren garrantzia, adierazpide artistikoen arteko hartu-emanak, erritual kolektiboen eraikuntza...), eta abar.

Jardunaldi hauetan Seaskako Euskara Mintegiak eginiko gogoeta-prozesu hori gizarteratzeko gune bat sortzearekin batera, gogoeta-prozesu hori elikatzen jarraitzeko elkargune bat sortu nahi da.

Jadunaldiaren zuzendaria: Iratxe Retolaza Gutierrez (UEU)

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk eta Seaskak.

Helburuak

  1. Euskal literaturaren irakaskuntzan diharduten eragileen arteko saretzea indartzea, eta euskal literaturaren irakaskuntzak Ipar Euskal Herrian dituen erronkez, bideez zein aukerez elkarrekin pentsatzea.
  2. Euskal literaturaren eta euskal kulturaren sustapenean diharduten eragileak hezkuntza-eragileekin harremanetan jartzea, eta hezkuntza-esparruak kanpoko beste eragileekin sortu ditzakeen ekimenak zein elkarlanak pentsatzea.
  3. Euskal literaturako sortzaile eta ikertzaileekin euskal literaturaren imajinarioak zein literatur ibilbide historikoak birpentsatzeko trukerako espazio bat sortzea.
  4. Soziolinguistikako adituekin hiztun aktiboak eta kulturazaleak sortzeko beharrezkoak diren ezagutzez zein dinamikez gogoeta egiteko gune bat sortzea.

Edukiak

EGITARAUA

08:30-08:45 - Harrera eta dokumentazio banaketa.

08:45-09:00 - Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Aitor Bengoetxea (UEU) eta Iratxe Retolaza (UEU).

09:00-09:30 - Lizeoko euskara ikasgaiaz hausnarrean: gogoeta-prozesuaren gakoak. Ihintza Ostolaza eta Maddi Sarasua (Seaska)

09:30-10:00 - Ezagutza soziolinguistikoak hiztun aktiboak eta kulturazaleak sortzeko bidean: tokikotasuna ardatz.

10:00-10:30 - Atsedenaldia.

10:30-11:00 - Euskal literatura, katebegi berrien bila (II): Ipar Euskal Herria ardatz.

11:00-11:30 - Euskal literatura, katebegi berrien bila (II): klase-begiradatik.

11:30-12:00 - Euskal literatura, katebegi berrien bila (III): begirada feministatik. Iratxe Retolaza (UEU)

12:00-12:30 - Ikastetxeaz kanpoko proiektu pedagogiko-kulturalak.

12:30-14:00 - Bazkalordua.

14:30-16:30 - Talde-gogoetak. Goizeko saioetan landutako edukien inguruko ekarpenak bildu, talde txikitan.

Nori zuzenduta

Hezkuntza-berrikuntzan eta Euskal Curriculumaren garapenean interesa duten eragileak: Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, irakasleen formatzaileak, kontsultoreak, orientatzaileak,hezitzaileak, kultur eragileak, liburuzainak....

(Irakurri informazio osoa)

ueu.eus

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2023(e)ko Uztailak 12
  • Ordutegia8:45-16:30
  • LekuaBernat Etxepare Lizeoa - Baiona ()
  • Izena emateko informazioa

Non

Euskadi, auzolana