Gasteizko Udal Musika Banda ("Musika aire zabalean" 2023): "Folklorea edo Sinfonismoa?"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Uztailak 14
  • Gasteizko Udal Musika Banda ("Musika aire zabalean" 2023): "Folklorea edo Sinfonismoa?"

Batzuetan zaila da bereiztea zer den folklorea eta zer den sinfonismoa, zer den herri musika eta zeri dei diezaiokegun musika kultua. Izan ere, mundu honetan ezer ez da purua, dena elkarbizitzatik sortzen da. Kontzertu honetan bost konposizio aurkeztu ditugu, eta bertan Luis Aramburu gasteiztarrak, Isaac Albeniz eta Joaquim Serra katalanek, Vicente Egea Alacantarrak eta Melvin Shelton iparramerikarrak musika sortzen dute, elementu herrikoietatik abiatuta.

EGITARAUA

Zuzendaria: Luis Orduña.

  • 'Dues estampes simfòniques'*, Joaquim Serrarena. 
  • 'Intermedio sobre un tema vasco-irlandés', Luis Arambururena. 
  • 'Aragón', Isaac Albenizena. 
  • 'Poema gasteiztarra', Vicente Egearena. 
  • 'Basque Rhapsody', M. Sheltonena. 

* Bandak abesti hau jotzen duen lehenengo aldia da.

'Musika Aire Zabalean' zikloaren seigarren kontzertua izango da hau, Gasteizko Udal Musika Bandaren eskutik. Uraren Loretagi Sekretuan egingo da, leku zoragarria kontzertu bat ikusteko.Ziklo hau maiatzetik urrira bitartean egiten da, kalean bertan eta publikoarekin harreman zuzenean.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 14
  • Ordutegia19:00
  • LekuaUr Lorategi Sekretua
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana