Eri Yamamoto Osakan, Japonian, jaio zen. Hiru urte zituela piano klasikoa jotzen hasi zen, eta zortzi urterekin hasi zen konposatzen. 1995ean lehen aldiz bisitatu zuen New York. Bertan, inspirazio handia piztu zion Tommy Flanagan pianistaren emanaldi batek eta, hala, hiri horretara lekualdatu eta bertan ikastea erabaki zuen. New School Universityko Jazz programa ospetsuan sartu zen, eta Reggie Workman, Junior Mance eta LeeAnn Ledgerwoodekin ikasi zuen.
Harrezkero, Yamamoto afizionatuekin aritu da bere musika partekatzen New Yorkeko hirian eta, aldi berean, mundu osoan zehar emanaldiak eskaini eta hainbat disko argitaratu ditu bai bakarka bai bere trioarekin batera.
2019an, Eri Yamamoto 54 Jazzaldian izan zen, Easo Abesbatzak lagunduta, eta Goshu Ondo bere obraz gozatu ahal izan genuen Victoria Eugenia Antzokian.
Orain, bere Eri Yamamoto Trioarekin, koruek eta orkestrek lagunduta, Yamamotoren konposizioak eder eta dotore aurkezten dira beti. Dena den, baliteke Yamamotok piano soloan ondoen transmititzea bere emozioak; sentikortasunez betea da bere musika, sakona, lirikoa eta iradokitzailea.